Denbora asko da jada Joomlaren euskarapen prozesuan parte hartu nahi nuela, baina kontu batzuk edo beste direla medio ezin izan dut dut inoiz serio hartu. Orain aste pare bat euskarapen prozesuan dagoen taldearekin berba egin eta azkenean serio hartzea pentsatu izan dut. Beraz hemendik aurrera Joomlaren itzulpenean parte hartuko dudala esan dezaket :-)

Gaur arte Santurtziko euskaltegian eramaten dute euskarapena, eurek bakarrik eta 1.5 bertsioa guztiz euskaratuta dago, gure ideia, denok batera azken bertsioa itzultzea da.

Badakizue software askea euskaratzea denon esku dagoela, beraz animatzen bzarete, badakizue, parte hartu.